XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzun zuzenen taula hauetan ikus daitekeen bezala, euskal frogaren normalizazioari dagokionean, erantzun zuzenen kopurua oso handia da (atal gehientsuenak %90tik gorako erantzun zuzenen kopurua biltzen dute).

Kasu batean bakarrik ematen du %49ko erantzun zuzen kopurua; morfologikoki aurkakoak diren kasuan hain zuzen ere, eta zehatzago esateko, -gaitz atzizkiarekin eratu behar dituztenetan.

Honen arrazoia, sail honen zailtasun mailan legokela uste dugu; zeren eta kontutan hartu beharrekoa da eginbeharra bera zaila dela batetik eta bestetik, euskarazko froga burututako subjektu euskaldun gehienak (guztiak ez esatearren), euskaraz alfabetatugabeak dira, eta honek zailtasun maila bat gehiago gehitzen dio frogari.

Gaztelaniazko frogaren normalizazioari dagokionean ere, erantzun zuzenen portzentaia oso handia dela ikus daiteke.

Bi atal kenduta (111-136 eta 137-152 atalak alegia eta izan ere zailtasun maila handikoak direnak biak; beraz, zailtasun mailari erantzuten diola pentsa dezakegu), gainontzeko guztien erantzun zuzenen portzentaia %93tik gorakoa da.

4.3.3.- Hizketa espontaneoa eta Deskribaketaren normalizazioa.

Dagoeneko ikusi dugun bezala, badira frogan zenbait atal ondoren aztertu beharrekoak.

Hauetik garrantzitsu eta interesgarrienak ditugu Hizketa espontaneoa eta Deskribaketa, kasetaren bitartez grabatuta duguna eta ondoren traskribatu eta aztertu ondoren hizketa normalaren neurria emango diguna.

Bi atal hauek oso interesgarriak iruditzen zaizkigu, orain arte esandakoaz gainera, subjektu desberdinen hizketak elkarren artean konpara ahal izateko neurri edo eredu bat eskaintzen digutelako, beti ere normaltasunaren barruko aldakortasuna ahaztu gabe (...)